miércoles, 16 de mayo de 2012

Johnny Cash

Johnny CashJohnny Cash country, gospel, rock and roll eta rockabilly abeslari handienetakoa izan zenCashek horrela hasi ohi zituen bere emanaldiak: Hello, I'm Johnny Cash (Kaixo, Johnny Cash naiz). Abesti asko eta askok (I Walk The LineFolsom Prison BluesMan in Black...) tristura islatzen dute, errua, moralitatearen kezka eta barkamena. Umorea ere erakusten du.




Johnnyren abesti ezagunenetakoak beste artista batzuen ahotsetatik iritsi zaizkigu: Nine Inch Nailsen Hurt  edo Joe Strummerrekin batera egin zuen Redemption Song, Bob Marleyk hil baino zertxobait aurrerago egin zuena.
90 milioi album salduko zituen bere 50 urteetako lanaldian. Country arloan izen esanguratsua da, baina ospea ez du arlo horretan bakarrik.

1958ko urtarrilaren 1ean eman zuen lehen emanaldia presondegi batean, San Quentinen, eta horrela hasi zen kartzeletan eskainiko zituen kontzertu andana. Binilo pare bat irten ziren handik: Johnny Cash in Folsom Prison (1968) eta Johnny Cash in San Quentin (1969).
1997an, Cashek diagnostiko itsusia jaso zuen: Shy-Drager Sindromea zuen. 
Irailaren 12an, Johnny Cash hil zen, 71 urte zituenean hau ere. 4 hilabete besterik ez zuen iraun June hil eta gero.












Bideoak





martes, 15 de mayo de 2012

Bob Marley

Bob MarleyBob Marley  jamaikar kantari eta konpositorea izan zen. The Wailers (1964–1974) eta Bob Marley & The Wailers (1974–1981) skarocksteady eta reggae taldeetako kantari, gitarra jole eta konpositore nagusia izan zen. Reggae musikari ezagunena izaten jarraitzen du, baita errespetatuena ere, jamaikar musika eta rastafari mugimendua mundu guztian zehar ezagutaraziz.


1976. urteko abenduaren 5ean, Bob kontzertu bat ematera zihoan Kingston-en, bakea eta hiritarren eskubideak aldarrikatzeko. Baina ezezagun batzuk, kontzertua baino lehenago, tiro batez zauritu zuten besoan. Atentatu hau eta gero, Bob Marley-k Jamaica utzi eta Londresera joan zen, Estatu Batuak, Europa eta Afrikatik kontzetuak biderkatuz.


1981. urteko maiatzaren 11an, hil zen Miamiko ospital batean 36 urte zituela, Meritoaren Ordena Jamaikarra delakoa jaso ondoren, bere kontribuzio kulturalari esker. Bere gorpua bere jaioterrira eraman zuten, Nine Milera, mausoleo baten atseden hartzen duelarik.


Bera hil eta hiru urtera argitaratutako abesti bilduma, Legend (1984), gehien saldutako reggae albuma da, AEBtan platino diskoa 10 aldiz eta mundu guztian 20 milioi kopia salduta.


Bideoak 




Bob Marleyren Rediption Song-en abestiaren bertsio bat.


viernes, 11 de mayo de 2012

Iggy Pop





Iggy Pop abeslari estatubatuarra da, punk rock munduan oso ezaguna. 60ko hamarkada bukaeran eta 70eko hasieran The Stooges taldearen abeslari eta lider izan zen. Ospe handia lortu zuen banda honek bere zuzeneko aurkezpenetan, Iggyk eszenategitik publiko gainera salto egiten zuenean, edo botillak hautsi eta kristalez zartatzen zuen bere burua eta asko izan ziren ondorengo urteetan Iggyren bihurrikeriak errepikatu zituztenak.


Iggy pop davis b&w 1.jpgBlues zaletasun handiz, Chicagora joan ohi zen behin baino gehiagotan hori ikasteko. Garai hartan osatu zuten The Psychedelic Stooges eta bere izena aldatzen joan zen, Iggy Stooge hasieran, Iggy Pop geroxeago.


1968an editatu zuten lehen diska. Hasierako bi lanek The Stooges eta Fun House izan ziren eta ez zuten arrakasta handirik lortu merkatuan baina diska hauen eragina handia izan zen jaiotzen ari zen punk mugimenduan. Era guztietara, garai honetarako heroinak harrapatu zuen Iggy eta banda utzi egin zuten.


The Stooges taldea berriro biltzea erabaki zuten, baina arazoak ez ziren bukatzen: Dave Alexander ez zen sartuko proiektuan, alkohol arazo handiak baitzituen (Horrela hilko zen 1975ean). Ron Ashetonek, berriz, kitarra utzi eta baxua hartuko zuen. Williamson izango zen kitarra berria. Bowieren laguntzak jarraitzen zuen, baina Iggy gero eta okerrago zegoen. The Stoogesen azken kontzertuan bandako kideek motero talde batekin borrokan ibili ziren eta Iggyren adikzioak parentesi luze bat ireki zuen ondoren.


David Bowie eta Iggy Berlinera joan ziren bizitzera, biak ere kokainaren adikzioari alde egiteko asmoz; garai hartan, Bowiek esnea eta kokaina besterik ez omen zuen hartzen. Bere laguntzaz berriro ere The Idiot eta Lust for Life kaleratu zituen Iggyk. Publikoak pozik hartu zituen.






Bideoak






martes, 31 de mayo de 2011

Vulpess

Vulpess 1980. urtean Bilbon sortutako euskal musika taldea da,neskez osatutako lehen punk taldea izan zen estatu mailan. Taldearen izena latineko hitz bat da, esanahia zorra gazteleraz. Abesti guztiak gazteleraz dira, famatuena "Me gusta ser un zorra" izanik. Azken kantu hau Iggy Pop and the Stooges taldearen bertsio bat da.
  


Taldea sortzeko ideia Lolesek izan zuen, bere helburua neskez osatutako talde bat osatzea izanik. 1982ko udan taldeak egonkortasuna lortu zuen laukote batekin, ordurako taldetik 20 emakume baino gehiago igaro zirelarik. Garai hartan 17 eta 19 urte arteko adina zuten partaideek.
1983an single bat kaleratu zuten bi abestirekin: Me gusta ser una zorra eta Inkisición. Single horren azalean taldearen izena SS naziekin jarri zuten, zirikatzeko helburuarekin bakarrik. Horregaitik eta gehienetan Vulpess izenarekin agertzen dira.
Urte berean bideoklip bat grabatu zuten. TVE1ek musika programa berri bat prestatzen ari zen, "Caja de Ritmos", eta Vulpess taldeari bideoklipa grabatzea proposatu zion. Me gusta ser una zorra abestia aukeratu zen kamera aurrean interpretatzeko. Grabaketa egiteko bi aukera eskaini zituen Carlos Tenak, bata kantuaren letra leuntzea, eta bestea, kantuan zehar zentsura aplikatzea. Taldekideek bigarren aukera haukeratu zuten, hala ere bideoklipa bere osotasunean eta zentsura gabe emititu zen 1983ko apirilaren 16an. Maiatzaren 1ean ABC egunkariaren editorialean emisio honen berri eman zen, abestiaren letra zabalduz eta telebista kateko zuzendaritzari neurriak hartzeko eskatuz. PDP alderdiak ere kexatu zen. Gainera, Estatuko Fiskal Jeneralak Loles auzitara eraman zuen abestia horren letraren egilea izateagatik. Guzti honengatik Carlos Tenak dimisioa aurkeztu zuen.
Urte bereko udan Espainian zehar bira bat egiteko kontratua sinatu zuten, arazoak bakarrik ekarriko ziena. Harrezkero ez zuten gehiago Euskal Herrian kontzerturik eman, eta gutxira taldea desagertu egin zen.

Bideoak


viernes, 27 de mayo de 2011

Eskorbuto

Eskorbuto taldea Euskal Herriak eman duen punk talderik garrantzitsuenetakoa izan zen 1980ko hamarkadan zehar, Euskal Rock Erradikalaren sasoian. Euren eragina gaur egun ere oso nabaria da.

Taldearen historia

Taldea 1980an sortzen da Santurtzin, punk musikaren mugimenduak eraginda. Hasiera zaila izan zuten, 1983an, Madrilera zihoazela, poliziak atxilotu zituen beraiek egindako maketa baten letrengatik (ETA edo Maldito Pais España abestiekin) eta lege antiterrorista ezarri zitzaien. Kartzelan egon ziren denboran abandonatuta sentitu ziren Euskal Herriko hainbat sektoreengandik, eta honekin abesti bat egin zuten A la mierda el País Vasco deiturikoa. Kantu hau RIP taldearekin batera ateratako diskoan sartu zuten 1984an. Disko honek “Zona Especial Norte” izena zuen, etaEuskal Herrian jotzeko arazo asko ekarri zizkien.
Euren lehen albun ofiziala 1985ean atara zuten, “Eskizofrenia” izenarekin eta horrekin batera Euskal Herritik kanpora jotzen hasi ziren. 1986an “Anti-todo” atera zuten, disko hau askorentzako azken urteetako punk diskorik hoberena da. Urte berean album bikoitz bat atera zuten “Impuesto revolucionario” izenarekin, zuzenean grabaturikoa, eta 1987an estudioan grabaturiko disko bat atera zuten “Los demenciales chicos acelerados”. 1988an autoproduzitzea erabaki zuten eta “Las más macabras de las vidas” diskoa atera zuten. 1992an “Demasiados enemigos” diskoa atera zuten, garai hartan Iosuk eta Juanmak heroinarekin arazo larriak zituzten. Iosu drogaren eraginez hil zen, baina drogak utzi ondoren, 1992ko maiatzaren 31an. Jualmak ere heroina utzi zuen, baina bihotza gaizki zuen, eta hori gainditzeko indarrik ez zuenez 1992ko urriaren 8an hil zen.
Nahiz eta taldeko bi kide hil, 1994an “Aki no keda ni dios” atera zuten, Paco bateriajoleak taldearekin jarraitzea erabaki baizuen. Josuk eta Jualmak hil aurretik idatzi zituzten abestiekin plazaratu zen diskoa. Honengatik taldeko jarraitzaile batzuek protesta egin zuten. “Kalaña” 1996an, eta “Decadencia” 1998an izan ziren taldearen azkeneko diskoak.
Eskorbuto ez zen talde famatua egin ondo abesten zutelako, beraien abestiak garai horretako himno bihurtu zirelako baizik, adibidez “Mucha policia poca diversión”. Askok maite eta askok gorrotatu zuten taldea izan zen. Beraien erlazioak beste talde batzuekin ez ziren oso onak izan, adibidez La Polla Recordsekin, Eskorbutokoek hauei gitarrak lapurtzen zizkieten.

Bideoak 




 

miércoles, 25 de mayo de 2011

Punkaren hasiera Euskal Herrian

Ingalaterran punk mugimenduaren eztanda 77an gertatu zen arren, Euskal Herrian 80ko hamarkada hasieran lehertu zen mugimendua.
70eko hamarkada bukaeran eta 80ko hasieran, prentsa artikulu gehienek behin eta berriro astintzen zuten punk mugimendu berria. Gutxitan irakur zitekeen istiluren batetin zerikusirik ez zuen artikulurik.
Hauxe zioen, 1980an, "Renovación" aldizkari sozialistak: "Ingalaterratik exportatutako moda berri batek itsasoa zeharkatu du gazteriari burua jateko. Azken modak "punk rock" izena du. "Punk" izatea txikia izatea da, zaborra, edo besterik gabe, makarra hutsa.


 Lehen kontzertuak        

Lehen kontzertuetan ez zegoen jende askorik, baina zeudenek gogo handia zuten inguruko panorama aspergarria suspertzeko.

Punk mugimenduan gehien bat gazteak zirenez , musikari dagokionez, esperientzia gutxi zegoen. Dena den, hamaika talde sortu ziren, hasieran beren soinua definitzeke zegoen arren. Talde horietako batzuk izena hartzen hasi ziren: Rip, La Polla Records, Vomito, Hertzainak, Basura, Odio, M.C.D., Eskorbuto, Cicatriz, Vulpes...

viernes, 20 de mayo de 2011

The Ramones


The Ramones Ameriketako Estatu Batuetan 1974an sortutako punk taldea da. Munduko lehen punk taldetzat jota, The Ramonesek 1970eko hamarkadaren erdiko punkaren soinua eta portaera sortu zuten, nahiz eta The Clash garaikideen arrakasta komertziala ezta Sex Pistolsen ospea ez zuten lortu. Rock and rolla funtsezkora mugatu zuten: lau akorde, melodia erraza, eta letra txotxoloa. Erritmoa bizkortzearekin batera, 1960ko hamarkadaren hasieran, The Beatlesen baino lehen, sortu zen rock and rolla eta popa berreskuratu zuten. Iraultzaile zirudien soinu horrek.
Hogeita bi urtez jo zuten, eta 1996an Lollapalooza musika jaialdiko kontzertua amaitu ostean taldea desegin zen. Handik gutxira, hiru jatorrizko osakide, Joey, Johnny, eta Dee Dee Ramone hil egin ziren. The Ramonesek eragin handia izan arren, gaur egun, jotzen ari zirenean baino fama handiagoa daukate.
Musikaren munduan sekulako itzala izan dute The Ramonesekoek. Punk mugimendu britainiarraren sorreran eragin handia izan zuten, baita The Sex Pistols eta The Clash taldeen jaiotzan ere. Gainera, oso ugariak dira New Yorktarren ibilbideari jarraituta eratu diren taldeak. Pop, surf eta bubblegum erritmoez betetako rock doinuetako melodia gogoraerrazak mundu osoan entzun dira, horien artean "I wanna be sedated", "Sheena is a punk rocker" eta "Blitzkrieg Bop".
Soinu bizia eta zuzena, lelo gogoraerrazak, azaleko gaiei buruzko hitzak eta konposizio errazak dira 1974an Queens auzo newyorktarrean sortutako taldearen musikaren ezaugarri nagusiak. 50eko hamarkadako rockabilly erritmoak, 60ko urteetan emakumeek osatutako taldeen musika-estiloa eta surf-rock doinuak berreskuratu nahi zituzten. Ramonesek ez zuen egin nahi 70eko hamarkadan rock progresiboa egiten zuten taldeen musika hain landua.

Taldekideak

Joey Ramone Ahotsa (1974-2000)
Johnny Ramone Guitarra (1974-1996)
Dee Dee Ramone Baxua (1974-1989)
Tommy Ramone Bateria (1974-1978)

Bideoak