viernes, 11 de mayo de 2012

Iggy Pop





Iggy Pop abeslari estatubatuarra da, punk rock munduan oso ezaguna. 60ko hamarkada bukaeran eta 70eko hasieran The Stooges taldearen abeslari eta lider izan zen. Ospe handia lortu zuen banda honek bere zuzeneko aurkezpenetan, Iggyk eszenategitik publiko gainera salto egiten zuenean, edo botillak hautsi eta kristalez zartatzen zuen bere burua eta asko izan ziren ondorengo urteetan Iggyren bihurrikeriak errepikatu zituztenak.


Iggy pop davis b&w 1.jpgBlues zaletasun handiz, Chicagora joan ohi zen behin baino gehiagotan hori ikasteko. Garai hartan osatu zuten The Psychedelic Stooges eta bere izena aldatzen joan zen, Iggy Stooge hasieran, Iggy Pop geroxeago.


1968an editatu zuten lehen diska. Hasierako bi lanek The Stooges eta Fun House izan ziren eta ez zuten arrakasta handirik lortu merkatuan baina diska hauen eragina handia izan zen jaiotzen ari zen punk mugimenduan. Era guztietara, garai honetarako heroinak harrapatu zuen Iggy eta banda utzi egin zuten.


The Stooges taldea berriro biltzea erabaki zuten, baina arazoak ez ziren bukatzen: Dave Alexander ez zen sartuko proiektuan, alkohol arazo handiak baitzituen (Horrela hilko zen 1975ean). Ron Ashetonek, berriz, kitarra utzi eta baxua hartuko zuen. Williamson izango zen kitarra berria. Bowieren laguntzak jarraitzen zuen, baina Iggy gero eta okerrago zegoen. The Stoogesen azken kontzertuan bandako kideek motero talde batekin borrokan ibili ziren eta Iggyren adikzioak parentesi luze bat ireki zuen ondoren.


David Bowie eta Iggy Berlinera joan ziren bizitzera, biak ere kokainaren adikzioari alde egiteko asmoz; garai hartan, Bowiek esnea eta kokaina besterik ez omen zuen hartzen. Bere laguntzaz berriro ere The Idiot eta Lust for Life kaleratu zituen Iggyk. Publikoak pozik hartu zituen.






Bideoak






No hay comentarios:

Publicar un comentario