martes, 31 de mayo de 2011

Vulpess

Vulpess 1980. urtean Bilbon sortutako euskal musika taldea da,neskez osatutako lehen punk taldea izan zen estatu mailan. Taldearen izena latineko hitz bat da, esanahia zorra gazteleraz. Abesti guztiak gazteleraz dira, famatuena "Me gusta ser un zorra" izanik. Azken kantu hau Iggy Pop and the Stooges taldearen bertsio bat da.
  


Taldea sortzeko ideia Lolesek izan zuen, bere helburua neskez osatutako talde bat osatzea izanik. 1982ko udan taldeak egonkortasuna lortu zuen laukote batekin, ordurako taldetik 20 emakume baino gehiago igaro zirelarik. Garai hartan 17 eta 19 urte arteko adina zuten partaideek.
1983an single bat kaleratu zuten bi abestirekin: Me gusta ser una zorra eta Inkisición. Single horren azalean taldearen izena SS naziekin jarri zuten, zirikatzeko helburuarekin bakarrik. Horregaitik eta gehienetan Vulpess izenarekin agertzen dira.
Urte berean bideoklip bat grabatu zuten. TVE1ek musika programa berri bat prestatzen ari zen, "Caja de Ritmos", eta Vulpess taldeari bideoklipa grabatzea proposatu zion. Me gusta ser una zorra abestia aukeratu zen kamera aurrean interpretatzeko. Grabaketa egiteko bi aukera eskaini zituen Carlos Tenak, bata kantuaren letra leuntzea, eta bestea, kantuan zehar zentsura aplikatzea. Taldekideek bigarren aukera haukeratu zuten, hala ere bideoklipa bere osotasunean eta zentsura gabe emititu zen 1983ko apirilaren 16an. Maiatzaren 1ean ABC egunkariaren editorialean emisio honen berri eman zen, abestiaren letra zabalduz eta telebista kateko zuzendaritzari neurriak hartzeko eskatuz. PDP alderdiak ere kexatu zen. Gainera, Estatuko Fiskal Jeneralak Loles auzitara eraman zuen abestia horren letraren egilea izateagatik. Guzti honengatik Carlos Tenak dimisioa aurkeztu zuen.
Urte bereko udan Espainian zehar bira bat egiteko kontratua sinatu zuten, arazoak bakarrik ekarriko ziena. Harrezkero ez zuten gehiago Euskal Herrian kontzerturik eman, eta gutxira taldea desagertu egin zen.

Bideoak


viernes, 27 de mayo de 2011

Eskorbuto

Eskorbuto taldea Euskal Herriak eman duen punk talderik garrantzitsuenetakoa izan zen 1980ko hamarkadan zehar, Euskal Rock Erradikalaren sasoian. Euren eragina gaur egun ere oso nabaria da.

Taldearen historia

Taldea 1980an sortzen da Santurtzin, punk musikaren mugimenduak eraginda. Hasiera zaila izan zuten, 1983an, Madrilera zihoazela, poliziak atxilotu zituen beraiek egindako maketa baten letrengatik (ETA edo Maldito Pais España abestiekin) eta lege antiterrorista ezarri zitzaien. Kartzelan egon ziren denboran abandonatuta sentitu ziren Euskal Herriko hainbat sektoreengandik, eta honekin abesti bat egin zuten A la mierda el País Vasco deiturikoa. Kantu hau RIP taldearekin batera ateratako diskoan sartu zuten 1984an. Disko honek “Zona Especial Norte” izena zuen, etaEuskal Herrian jotzeko arazo asko ekarri zizkien.
Euren lehen albun ofiziala 1985ean atara zuten, “Eskizofrenia” izenarekin eta horrekin batera Euskal Herritik kanpora jotzen hasi ziren. 1986an “Anti-todo” atera zuten, disko hau askorentzako azken urteetako punk diskorik hoberena da. Urte berean album bikoitz bat atera zuten “Impuesto revolucionario” izenarekin, zuzenean grabaturikoa, eta 1987an estudioan grabaturiko disko bat atera zuten “Los demenciales chicos acelerados”. 1988an autoproduzitzea erabaki zuten eta “Las más macabras de las vidas” diskoa atera zuten. 1992an “Demasiados enemigos” diskoa atera zuten, garai hartan Iosuk eta Juanmak heroinarekin arazo larriak zituzten. Iosu drogaren eraginez hil zen, baina drogak utzi ondoren, 1992ko maiatzaren 31an. Jualmak ere heroina utzi zuen, baina bihotza gaizki zuen, eta hori gainditzeko indarrik ez zuenez 1992ko urriaren 8an hil zen.
Nahiz eta taldeko bi kide hil, 1994an “Aki no keda ni dios” atera zuten, Paco bateriajoleak taldearekin jarraitzea erabaki baizuen. Josuk eta Jualmak hil aurretik idatzi zituzten abestiekin plazaratu zen diskoa. Honengatik taldeko jarraitzaile batzuek protesta egin zuten. “Kalaña” 1996an, eta “Decadencia” 1998an izan ziren taldearen azkeneko diskoak.
Eskorbuto ez zen talde famatua egin ondo abesten zutelako, beraien abestiak garai horretako himno bihurtu zirelako baizik, adibidez “Mucha policia poca diversión”. Askok maite eta askok gorrotatu zuten taldea izan zen. Beraien erlazioak beste talde batzuekin ez ziren oso onak izan, adibidez La Polla Recordsekin, Eskorbutokoek hauei gitarrak lapurtzen zizkieten.

Bideoak 




 

miércoles, 25 de mayo de 2011

Punkaren hasiera Euskal Herrian

Ingalaterran punk mugimenduaren eztanda 77an gertatu zen arren, Euskal Herrian 80ko hamarkada hasieran lehertu zen mugimendua.
70eko hamarkada bukaeran eta 80ko hasieran, prentsa artikulu gehienek behin eta berriro astintzen zuten punk mugimendu berria. Gutxitan irakur zitekeen istiluren batetin zerikusirik ez zuen artikulurik.
Hauxe zioen, 1980an, "Renovación" aldizkari sozialistak: "Ingalaterratik exportatutako moda berri batek itsasoa zeharkatu du gazteriari burua jateko. Azken modak "punk rock" izena du. "Punk" izatea txikia izatea da, zaborra, edo besterik gabe, makarra hutsa.


 Lehen kontzertuak        

Lehen kontzertuetan ez zegoen jende askorik, baina zeudenek gogo handia zuten inguruko panorama aspergarria suspertzeko.

Punk mugimenduan gehien bat gazteak zirenez , musikari dagokionez, esperientzia gutxi zegoen. Dena den, hamaika talde sortu ziren, hasieran beren soinua definitzeke zegoen arren. Talde horietako batzuk izena hartzen hasi ziren: Rip, La Polla Records, Vomito, Hertzainak, Basura, Odio, M.C.D., Eskorbuto, Cicatriz, Vulpes...

viernes, 20 de mayo de 2011

The Ramones


The Ramones Ameriketako Estatu Batuetan 1974an sortutako punk taldea da. Munduko lehen punk taldetzat jota, The Ramonesek 1970eko hamarkadaren erdiko punkaren soinua eta portaera sortu zuten, nahiz eta The Clash garaikideen arrakasta komertziala ezta Sex Pistolsen ospea ez zuten lortu. Rock and rolla funtsezkora mugatu zuten: lau akorde, melodia erraza, eta letra txotxoloa. Erritmoa bizkortzearekin batera, 1960ko hamarkadaren hasieran, The Beatlesen baino lehen, sortu zen rock and rolla eta popa berreskuratu zuten. Iraultzaile zirudien soinu horrek.
Hogeita bi urtez jo zuten, eta 1996an Lollapalooza musika jaialdiko kontzertua amaitu ostean taldea desegin zen. Handik gutxira, hiru jatorrizko osakide, Joey, Johnny, eta Dee Dee Ramone hil egin ziren. The Ramonesek eragin handia izan arren, gaur egun, jotzen ari zirenean baino fama handiagoa daukate.
Musikaren munduan sekulako itzala izan dute The Ramonesekoek. Punk mugimendu britainiarraren sorreran eragin handia izan zuten, baita The Sex Pistols eta The Clash taldeen jaiotzan ere. Gainera, oso ugariak dira New Yorktarren ibilbideari jarraituta eratu diren taldeak. Pop, surf eta bubblegum erritmoez betetako rock doinuetako melodia gogoraerrazak mundu osoan entzun dira, horien artean "I wanna be sedated", "Sheena is a punk rocker" eta "Blitzkrieg Bop".
Soinu bizia eta zuzena, lelo gogoraerrazak, azaleko gaiei buruzko hitzak eta konposizio errazak dira 1974an Queens auzo newyorktarrean sortutako taldearen musikaren ezaugarri nagusiak. 50eko hamarkadako rockabilly erritmoak, 60ko urteetan emakumeek osatutako taldeen musika-estiloa eta surf-rock doinuak berreskuratu nahi zituzten. Ramonesek ez zuen egin nahi 70eko hamarkadan rock progresiboa egiten zuten taldeen musika hain landua.

Taldekideak

Joey Ramone Ahotsa (1974-2000)
Johnny Ramone Guitarra (1974-1996)
Dee Dee Ramone Baxua (1974-1989)
Tommy Ramone Bateria (1974-1978)

Bideoak



miércoles, 18 de mayo de 2011

Sex Pistols

Sex Pistols 


Sex Pistols lehenengoetariko punk musika taldea zen, Londresen 1975ean sortua. Punk mugimendua bultzatu zuten Erresuma batuaneta musika talde askoren inspirazio iturri ere izan ziren, nahiz eta haien ibilaldi profesionalak bi urte eta erdi bakarrik iraun zituen eta 4 single eta estudio album bakarra sortu (Never Mind the Bollocks, Here's the Sex Pistols).
Sex Pistolsen hasierako kideak hauek izan ziren: Johnny Rotten abeslaria, Steve Jones gitarrajolea, Paul Cook bateriajolea eta Glen Matlock baxujolea. Sid Viciousek ordezkatu zuen Matlock 1977ko hasieran. Akotan kontzertuek oztopo ugari izaten zituzten antolatzaile eta agintariekin, eta kontzertuak kaosean bukatzen ziren.
1978ko urtarrilean, AEBetan zehar bira istilutsua egin ondoren, Rottenek taldea utzi zuen. Hurrengo hilabeteetan, gainerako hiru kideek kantak grabatu zituzten Sex Pistolsen historia azalduko zuen filmerako: The Great Rock 'n' Roll Swindle. Sid Vicious 1979ko otsailean hil zen, heroinaren sobredosiak jota. Besteak 1996an batu ziren berriz, Filthy Lucre Tour izeneko bira egiteko. 2002az geroztik, gehiagotan bildu dira show eta bira gehiago egiteko

Sid Vicious

Sid Vicious bezala hobeto ezagutua, punk musikari ingelesa izan zen, Sex Pistols taldeko baxujolea. Ingalaterrako punk mugimenduaren ikurretako bat izan da John Lydonekin batera (Johnny Rotten, Sex Pistolseko abeslaria). Eta 21 urterekin gaindosi batez hil egin zen.1977an egin zuen bat Sex Pistolsekin, Glen Matlock abeslariak taldea utzi zuenean. Lydon taldeko abeslaria zen ordurako, eta Vicious bere lagun mina izanik, taldean sartzeko hautagai aproposa zen. Baxujole bezala aparteko abileziarik ez bazuen ere, punk mugimenduak eskatzen zuen itxura eta jokaera zituen, eta konpositore bezala ere baliagarria zen. Azaroan, bere neskalagun bilakatuko zen Nancy Spungen ezagutu zuen, Sid heroinaren kontsumoan sartu zuena. Pixkanaka taldearen eta Viciousen itxura okertzen joan zen. Hainbat barne istilu egon ziren eta 1978an taldea sakabanatu egin zen, San Franciskon emandako kontzertu baten ondoren.

Taldekideak

Johnny Rotten: ahotsa (1975–1978, 1996- gaur egun)

Steve Jones: guitarra, baxua, koroak (1975–1978, 1996–gaur egun)

Paul Cook: bateria (1975–1978, 1996–gaur egun)

Glen Matlock: baxua eta koroak (1975–1977, 1996–gaur egun)


Taldekide ohia 

Sid Vicious: baxua eta koroak (1977–1978)

Bideoak









miércoles, 11 de mayo de 2011

The Clash

The Clash 1976an Ingalaterran sortutako punk rock musika taldea da. Reggae, rockabilly eta beste estilo batzuk ere bereganatu zituzten. Haien zuzeneko emanaldi biziak ere ospetsuak izaten ziren. Kanten letrek taldearen idealismo politikoa erakusten zuten. Haien joerak, estiloak eta musikak eragin handia izan du munduko beste talde askorengan.The Clashen London Calling diskoa istoriako disko onen artean dago.
2003. urtean Ohioko Rockaren ospearen aretoan sartu ziren. Eta urtebete beranduago Rolling Stone aldizkariak 30. postuan jarri zituen "The Immortals" atalean.

Taldeko kideak

Joe Strummer - ahotsa eta gitarra (1976 - 1986)
Mick Jones - ahotsa eta gitarra ( 1976- 1983)
Paul Simonon - baxua ( 1976- 1986)
Topper Headon - bateria ( 1977- 1982)

The Calshen diskografia

The Clash UK (1977)
Give 'Em Enough Rope (1978)
The Clash US (1979)
London Calling (1980)
Sandinista! (1980)
Combat Rock (1982)
Cut the Crap (1985)


Bideoak


martes, 10 de mayo de 2011

Punk - Rockaren istoria

Punk musika rock musikaren adar baten sortzailea: punk-rocka. Ameriketako Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan 1974-1975 urteetan sortua. The Ramones, The Sex Pistols, The Damned edo The Clash izan ziren musikaren eta estetikaren eredua ezarri zuten musika taldeak.

Punkak bere kultura eragin zuen; gazte-bortizkeria, janzkera propio eta bereziak eta muturreko askatasunean oinarritutako ideologia.

 Euskal Herrian 80ko hamarkadan izandako musika ugimendua. Talde ezagun batzuk: Eskorbuto, RIP, Cicatriz, La Polla, Barricada, M.C.D. ...

Durangon ere 80ko hamarkada punk musikan oinarritutako taldeak ere sotu ziren. Adibidez: Poliputos, Los Lopez...