viernes, 20 de mayo de 2011

The Ramones


The Ramones Ameriketako Estatu Batuetan 1974an sortutako punk taldea da. Munduko lehen punk taldetzat jota, The Ramonesek 1970eko hamarkadaren erdiko punkaren soinua eta portaera sortu zuten, nahiz eta The Clash garaikideen arrakasta komertziala ezta Sex Pistolsen ospea ez zuten lortu. Rock and rolla funtsezkora mugatu zuten: lau akorde, melodia erraza, eta letra txotxoloa. Erritmoa bizkortzearekin batera, 1960ko hamarkadaren hasieran, The Beatlesen baino lehen, sortu zen rock and rolla eta popa berreskuratu zuten. Iraultzaile zirudien soinu horrek.
Hogeita bi urtez jo zuten, eta 1996an Lollapalooza musika jaialdiko kontzertua amaitu ostean taldea desegin zen. Handik gutxira, hiru jatorrizko osakide, Joey, Johnny, eta Dee Dee Ramone hil egin ziren. The Ramonesek eragin handia izan arren, gaur egun, jotzen ari zirenean baino fama handiagoa daukate.
Musikaren munduan sekulako itzala izan dute The Ramonesekoek. Punk mugimendu britainiarraren sorreran eragin handia izan zuten, baita The Sex Pistols eta The Clash taldeen jaiotzan ere. Gainera, oso ugariak dira New Yorktarren ibilbideari jarraituta eratu diren taldeak. Pop, surf eta bubblegum erritmoez betetako rock doinuetako melodia gogoraerrazak mundu osoan entzun dira, horien artean "I wanna be sedated", "Sheena is a punk rocker" eta "Blitzkrieg Bop".
Soinu bizia eta zuzena, lelo gogoraerrazak, azaleko gaiei buruzko hitzak eta konposizio errazak dira 1974an Queens auzo newyorktarrean sortutako taldearen musikaren ezaugarri nagusiak. 50eko hamarkadako rockabilly erritmoak, 60ko urteetan emakumeek osatutako taldeen musika-estiloa eta surf-rock doinuak berreskuratu nahi zituzten. Ramonesek ez zuen egin nahi 70eko hamarkadan rock progresiboa egiten zuten taldeen musika hain landua.

Taldekideak

Joey Ramone Ahotsa (1974-2000)
Johnny Ramone Guitarra (1974-1996)
Dee Dee Ramone Baxua (1974-1989)
Tommy Ramone Bateria (1974-1978)

Bideoak



No hay comentarios:

Publicar un comentario