martes, 31 de mayo de 2011

Vulpess

Vulpess 1980. urtean Bilbon sortutako euskal musika taldea da,neskez osatutako lehen punk taldea izan zen estatu mailan. Taldearen izena latineko hitz bat da, esanahia zorra gazteleraz. Abesti guztiak gazteleraz dira, famatuena "Me gusta ser un zorra" izanik. Azken kantu hau Iggy Pop and the Stooges taldearen bertsio bat da.
  


Taldea sortzeko ideia Lolesek izan zuen, bere helburua neskez osatutako talde bat osatzea izanik. 1982ko udan taldeak egonkortasuna lortu zuen laukote batekin, ordurako taldetik 20 emakume baino gehiago igaro zirelarik. Garai hartan 17 eta 19 urte arteko adina zuten partaideek.
1983an single bat kaleratu zuten bi abestirekin: Me gusta ser una zorra eta Inkisición. Single horren azalean taldearen izena SS naziekin jarri zuten, zirikatzeko helburuarekin bakarrik. Horregaitik eta gehienetan Vulpess izenarekin agertzen dira.
Urte berean bideoklip bat grabatu zuten. TVE1ek musika programa berri bat prestatzen ari zen, "Caja de Ritmos", eta Vulpess taldeari bideoklipa grabatzea proposatu zion. Me gusta ser una zorra abestia aukeratu zen kamera aurrean interpretatzeko. Grabaketa egiteko bi aukera eskaini zituen Carlos Tenak, bata kantuaren letra leuntzea, eta bestea, kantuan zehar zentsura aplikatzea. Taldekideek bigarren aukera haukeratu zuten, hala ere bideoklipa bere osotasunean eta zentsura gabe emititu zen 1983ko apirilaren 16an. Maiatzaren 1ean ABC egunkariaren editorialean emisio honen berri eman zen, abestiaren letra zabalduz eta telebista kateko zuzendaritzari neurriak hartzeko eskatuz. PDP alderdiak ere kexatu zen. Gainera, Estatuko Fiskal Jeneralak Loles auzitara eraman zuen abestia horren letraren egilea izateagatik. Guzti honengatik Carlos Tenak dimisioa aurkeztu zuen.
Urte bereko udan Espainian zehar bira bat egiteko kontratua sinatu zuten, arazoak bakarrik ekarriko ziena. Harrezkero ez zuten gehiago Euskal Herrian kontzerturik eman, eta gutxira taldea desagertu egin zen.

Bideoak


No hay comentarios:

Publicar un comentario