miércoles, 25 de mayo de 2011

Punkaren hasiera Euskal Herrian

Ingalaterran punk mugimenduaren eztanda 77an gertatu zen arren, Euskal Herrian 80ko hamarkada hasieran lehertu zen mugimendua.
70eko hamarkada bukaeran eta 80ko hasieran, prentsa artikulu gehienek behin eta berriro astintzen zuten punk mugimendu berria. Gutxitan irakur zitekeen istiluren batetin zerikusirik ez zuen artikulurik.
Hauxe zioen, 1980an, "Renovación" aldizkari sozialistak: "Ingalaterratik exportatutako moda berri batek itsasoa zeharkatu du gazteriari burua jateko. Azken modak "punk rock" izena du. "Punk" izatea txikia izatea da, zaborra, edo besterik gabe, makarra hutsa.


 Lehen kontzertuak        

Lehen kontzertuetan ez zegoen jende askorik, baina zeudenek gogo handia zuten inguruko panorama aspergarria suspertzeko.

Punk mugimenduan gehien bat gazteak zirenez , musikari dagokionez, esperientzia gutxi zegoen. Dena den, hamaika talde sortu ziren, hasieran beren soinua definitzeke zegoen arren. Talde horietako batzuk izena hartzen hasi ziren: Rip, La Polla Records, Vomito, Hertzainak, Basura, Odio, M.C.D., Eskorbuto, Cicatriz, Vulpes...

No hay comentarios:

Publicar un comentario